2010/01/20

Mnemoteknia, oroimen teknika bezala

Mnemoteknia oroimenaren eraginkortasuna eta erredimendua hobetzen duen metodoa edo teknika da.
Mnemoteknia (Mnme grekeraz, memoria) informazio sinple edo konplexua berreskuratzeko erabiltzen da. Alexander Luria neuropsikologo errusiarrak, Neuropsicologia de la memoria (1969) liburuan, "S" izeneko gizon bati buruz idatzi zuen. Gizon honek, matematika formula luze eta konplexuak barneratzen zituen minutu gutxitan eta 15 urte geroago, oraindik gogoratzen zituen. "S"-k, matematika zenbakiak grafika narratzaile batean konbinatuz lortzen zuen. Metodo hau, gogoratu nahi den datua eta irudi batean lotura bilatzean datza, ondoren irudia gogoratuz.
Emaitza hoberenak lortzeko, irudi mnemonikoak harrigarriak, barregarriak eta gehiegizkoak izan beharko lirateke.
Adibidez, hortzetako eskuila erosi behar badugu, supermerkatura joatean, hara joateko hortzetako eskuil erraldoi batean goazela imaginatu dezakegu edo bestalde, aitari gutun bat bidali behar diogula gogorarazteko, aita gorputz osoa zigiluz beterik duela imaginatu dezakegu.
Pertsona askok, teknika menomonikoak, hizkuntza bateko lexikoa ikasteko erabiltzen dute, hitzaren eta ama hizkuntzako beste hitz baten arteko lotura bilatuz.
*Liburua: Salud activa- La salud y la mente
E: Plaza Janés.

No hay comentarios:

Publicar un comentario