Ikertzaile batzuek, aluminioaren presentziak garunean Alzheimerraren gaixotasuna eragin dezakeela uste dute.
Gaixotasun hau dela eta hil diren pertsonetan, aluminio kantitate handia duten neuronak aurkitu dira. Ikertzaileek adierazi dutenez, gorputzak metal honen ioiak xurgatu ditzake, sukaldeko objektuen edo aluminio paperaren bidez, usain xurgatzaile eta antiazidoak dituzten botiken bidez...etab.
Hala ere, ez dago teoria hau egiaztatzen duen frogarik; ezezaguna da, metalak neurofibrilar korapiloak sortzen dituen edo hauek metala pilatzen duten.
Honez gain, Alzheimerra duten pertsonen garunean, merkurio kantitate handiak aurkitu dira. Terapia alternatiboak praktikatzen dituzten profesional batzuek diotenez, dementzia ezaugarriak dituzten pertsonek, hortz oreztapenetako merkurioa kentzean, ezaugarri hauek desagertzen dira.
*Liburua: Salud activa- La salud y la mente.
E: Plaza Janés.
No hay comentarios:
Publicar un comentario