2010/01/23

Nothing else matters

Nothing else matters

EZ duelako axola, guztiaren gainetik PERTSONAK gara.

Azlheimerraren diagnostiko lasterra egiteko begietako froga

"Cell Death and Disease" aldizkari zientifikoaren arabera, College London Unibertsitatearen ikerketa batek dionenez, begietako froga sinple eta merke batek Alzheimer gaixotasunaren diagnostiko lasterra egin ahalko luke.
Ikerketa taldeak, Francesca Cordeiro eta Stephen Moss-ek zuzendua, erretinako zelulen heriotzak, garunaren heriotza ere suposatzen duela ondorioztatu zuen datu batzuk aztertu ondoren. Honek, diagnostiko lasterrean laguntzeaz gain, gaixotasunaren jarraipenean, ebaluaketan eta tratamendu berrien garapenean lagundu ahalko luke.
Cordeiro-ren arabera, "Teknika honek potentzialki hau gainditzea esan nahiko luke".
Informazio gehiago, www.fundacionalzheimeresp.org web-gunean.