2010/01/22

2050 urterako, Alzheimerra izango duten pertsonen kopurua laukoiztuko da 106 milioiak gaindituz


Baltimore-ko Johns Hopkins Unibertsitateko ikerketa baten arabera, 2050.urtean 106 milioi pertsona baino gehiago Alzheimerra izango dute. Ikerketa honen arabera, 2006.urtean, mundu osoan 26 milioi pertsona ziren gaixotasuna zutenak. Ikerlan honen ondorioek diotenez, mende erdira heltzean, endekapenezko gaixotasun hau duten pertsonen kantitatea laukoiztuko da. Datu hauek Alzheimerraren prebentziorako nazioarteko bigarren hitzaldian argitaratu dira.
Ondorio hauetara iristeko, ikertzaileek, Alzheimerraren eraginaren eta hilkortasunaren tasaren datuez, beste datuez gain baliatuz, matematika eredu informatiko bat sortu zuten.
Datu esaguratsuenak Asian kokatuko dira, gaur egun bertan baitago munduko Alzheimer portzentairik handiena, datuek %48a adierazten dute. 2050.urterako, Asian, 2006an egon diren 12'65 milioi gaixoetatik, 62'85 gaixoetara iritsiko dela uste da. Momentu horretan, Alzheimerra duten munduko %59a Asian kokatuko da.
Ikerketaren egile nagusiaren arabera, Ron Brookmeyer-ek dioenez, mundua zahartzen doan heinean, izurri mehatxagarri global batekin aurrez-aurre aurkituko gara.
Informazio gehiago, http://familiaresalzheimer.blogspot.com blog-ean.

Eta zu nor zara?

Ondorengo bideoa, 2007ko irailaren 21ean , Alzheimerraren eguna, ¿ Y tu quién eres? Alzheimerrari buruzko filma estreinatu zen, Antonio Mercero-ren eskutik.
Film hau, Alzheimerraren gaixotasunak eragiten dituen aldaketak jasotzen ditu. Familiari hurbilduz, hauek ere gaixoarekin batera jasaten dituzten aldaketak islatzen ditu; askotan, gaixotasunaren inguruko giroak jasaten duen sufrimendua ez baitugu argi ikusten eta gaixotasun honen ondorioak azalean bizi arte ez baititugu ulertzen. Film honen bidez, Alzheimerra ikuspuntu ezberdinetatik ikusteko aukera dugu.