Baltimore-ko Johns Hopkins Unibertsitateko ikerketa baten arabera, 2050.urtean 106 milioi pertsona baino gehiago Alzheimerra izango dute. Ikerketa honen arabera, 2006.urtean, mundu osoan 26 milioi pertsona ziren gaixotasuna zutenak. Ikerlan honen ondorioek diotenez, mende erdira heltzean, endekapenezko gaixotasun hau duten pertsonen kantitatea laukoiztuko da. Datu hauek Alzheimerraren prebentziorako nazioarteko bigarren hitzaldian argitaratu dira.
Ondorio hauetara iristeko, ikertzaileek, Alzheimerraren eraginaren eta hilkortasunaren tasaren datuez, beste datuez gain baliatuz, matematika eredu informatiko bat sortu zuten.
Datu esaguratsuenak Asian kokatuko dira, gaur egun bertan baitago munduko Alzheimer portzentairik handiena, datuek %48a adierazten dute. 2050.urterako, Asian, 2006an egon diren 12'65 milioi gaixoetatik, 62'85 gaixoetara iritsiko dela uste da. Momentu horretan, Alzheimerra duten munduko %59a Asian kokatuko da.
Ikerketaren egile nagusiaren arabera, Ron Brookmeyer-ek dioenez, mundua zahartzen doan heinean, izurri mehatxagarri global batekin aurrez-aurre aurkituko gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario