2009/10/30

Alzheimerra: Zer da?

Dementzia, garunaren nahastea da, eguneroko gauzak egiteko zailtasunak eragiten dituena. Alzheimerraren gaixotasuna (AD, ingelesez dituen siglak) zahartzaroan ohikoen ematen den gaixotasunen artean dago; pentsamendua, oroimena eta lengoaia kontrolatzen duten garuneko partean kalteak eragiten ditu. Gaixotasun honen arrazoi finkorik ez da ezagutzen, ezta hau sendatzeko tratamendurik ere ez.

Gaixotasun hau 60 urtetatik aurrera hasten da eta gaixotasuna edukitzeko probabilitatea areagotzen da adina aurrera doan ahala. Gazteek ere eduki dezakete gaixotasun hau, baina askoz ere zailagoa da. 65 eta 74 urte arteko gizon eta emakumeen %5ak Alzheimerra daukate, hala ere, ezinbestekoa da jakitea, Alzheimerra edukitzea ez dela zahartzaroko ohiko prozesua natural bat.


Gaixotasun honen izena Alois Alzheimer mediku alemaniarretik dator, honek 1906.urtean garuneko gaixotasun bitxi batez hil zen emakume batengan burmuineko ehunetan sortutako aldaketak aztertu bait zituen. Alzheimerrek ezohiko biltegiak (gaur egun "amiloide xaflak" deituak) eta korapilatutako fibrilazio egitura pilaketak (gaur egun "neurofibrilazio hariak") aurkitu zituen. Gaur egun, garunean xafla eta hari hauen presentzia Alzheimerraren gaixotasunaren zigilutzat hartzen da.

Gaixotasun honetarako arrazoi finkorik ez da ezagutzen, baina pertsona bakoitzari modu ezberdinean kaltetzen dioten faktore ezberdinak daude. Adina, ezagutzen den arrisku faktore handiena da. Gaixotasun hau duten pertsona kopurua 5 urtero bikoizten da 65 urte gorako pertsonetan.

Famili aurrekariak edo antezedente deiturikoak, beste arrisku faktore bat dira. Zientzilarien arabera, famili aurrekariak eragin handia dute (30-60) urte bitarteko Alzheimer gaixotasunaren ezaugarriak dituzten pertsonetan, horrek gaixotasuna herentziazkoa dela adierazten du. Alzheimer mota ohikoena, berandu agertzen dena da, faktore genetikoez sortzen dena, hala ere, faktore genetikoak eta ez genetikoak batu daitezke gaixotasuna sorraraziz. Orain arte, ikerketak egin ondoren, gaixotasun hau sortzen duen herentziazko arrisku faktorerik handiena ikuskatu dena apolipoproteina E (ApoE) sortarazten duen genea da. Pertsona guztiek dute ApoE, honek odolean kolesterola garraiatzen laguntzen du. Soilik, pertsonen %15ak du gaixotasun hau izaten laguntzen duen proteina forma hau. Segur aski, gaixotasun hau eragiten duten beste gene batzuk egongo dira, baina oraindik ez dira ezagutzen.

http://www.nia.nih.gov/Alzheimers/publications/factsheet_sp.htm