2009/12/08

Alzheimerra ekiditzeko prebentzio modu ezberdinak

Alzheimerraren gaixotasuna dela eta, hainbat urtetan zehar, hau sendatzeko modu ezberdinak bilatu izan dira, nahiz eta, sendagairik aurkitu ez izan, honen prebentziorako hainbat ohitura osasungarri edukitzeak gaixotasuna ekiditzen laguntzen du:

  • Erretzea ekiditu. Estokolmon egindako ikerketa batzuek, gaixotasunaren eta zigarroaren osagai batzuen arteko zuzeneko lotura adierazi dute.
  • Garunaren aktibotasuna mantendu. Pertsonak estimulua duen bitartean, gurutzegramak, marraztea edota landareak ureztatzea bezalako estimulua edo ekintzak, garuna funtzionamenduan egongo da.
  • Isolamendua ekiditu. Familiarekiko edo pertsonekiko kontaktua onuragarria da, komunikazio ahalmena mantenduz.
  • Irakurtzea eta hausnarketa sorrarazten duten dokumentalak eta pelikulak ikustea gomendatzen da.
  • Diabetesa edukitzekotan, gomendagarria da tratamendua jarraitzea eta iraunkor mantentzea.
  • Gizentasuna kontolatu behar da.
  • Arterietako hipertentsioa kontrolatu behar da, Alzheimerra eragiten baitu.


Ohitura hauez gain, badaude Alzheimerraren prebentziorako beste laguntza natural batzuk:
Alzheimerraren kontrako tratamenduan laguntzen duten landareen artean, Huperzia Saururus nagusitzen da, afrodisiar ezaugarriak eta oroimena estimulatzen duten ezaugarriak dituena.
Elikadura faktore garrantzitsu bat da gure oroimenean, elikadura on batekin oroimena hobetu daiteke. Omega 3 duten elikagaiak garrantzitsuak dira garunerako; adibidez, oliba olioa, intxaurrak; azafrai, arto eta ekilore bezalako olioak, beste elikagai batzuen artean.
Edozein kasutan, garuna lantzea oroimenean laguntzen du, musikoterapiak garunaren lanketan laguntzen duen ekintza onuragarria da.
Bestalde, nahiz eta datuak egiaztatuak ez izan, badira datu batzuk cannabioideak garunaren inflamazioa murrizten duela diotenak.


http://www.nia.nih.gov/Alzheimers/publications/factsheet_sp.htm

2009/11/10

Web 2.0.



Hona hemen Web 2.0.ri buruz egin dudan eskema orokorra, informazioa zehazteko, unibertsitateak ahalbidetu digun Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz-ek idatzitako "Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean" testuaz baliatu naiz.

2009/11/04

Kafeinak Alzheimerraren prebentzioan laguntzen du

2009/04/01ean Eskandinabian eginiko ikerketa garrantzitsu batek, kafea hartzeko ohitura duten pertsonek Alzheimerra edukitzeko %65eko probabilitate gutxiago dutela adierazi zuen. Finlandian kokatutako Kuopio Unibertsitateko neurologoek aurrera eraman duten CAIDE ikerketaren arabera, kafea hartzeko ohitura duten kontsumitzaileek Alzheimerra izateko arrisku gutxiago dute, nerbio-sistema zentralarekin erlazionatuta dauden beste gaixotasun batzuez gain.
Ikertzaileek adierazi zutenez, kafe asko hartzen duten pertsonek (hiru eta bost kikara egunean) garuneko arazoak edukitzeko edota Alzheimerra edukitzeko %65eko aukera gutxiago dute. Kafeak, nerbio-sistema zentralari laguntzen dio eta adimen kontzentrazioan laguntzen du.
Ikerketa 1.409 pertsonengan egin zen. Pertsona hauek bataz-besteko 21 urte igaro zuten behaketan, kafeina neurologi sisteman eragiten zuela ondorioztatuz.
“Emaitzek gaixotasun honen prebentziorako ateak ireki ditzakete”, adierazi zuten ikertzaileek, garuneko tratatzeko itxaropenarekin.

http://www.elsemanaldigital.com/articulos.asp?idarticulo=94847

2009/10/31

Zeintzuk dira Alzheimer gaixotasunaren ezaugarriak?

Alzheimer gaixotasuna astiro hasten da hasiera batean, ahazte txikiekin, ahazte hauek adinari atxikitutako ahazteekin erlazionatu daitezke. Hasierako fasean, gaixoak eguneroko gertakariak edota pertsonen edo gauzen izenak gogoratzeko zailtasunak izan ditzake. Arazo matematiko errazak ebazteko zailtasunak izatea ere posiblea da.
Gaixotasuna areagotzen dihoan ahala, sintomak
erraztasun gehiagoz antzematen dira,momentu honetan familiak medikuen laguntza eskatzen du. Jadanik ahazteak eguneroko bizitzan zailtasunak jartzen ditu. Gaixotasun hau duten pertsonak ediko fasean aurkitzean, egin beharreko gauza errazak erez ahaztu ditzakete, hortzak garbitzea edota orraztea adibidez; jadanik, ezin dute argitasunez pentsatu, pertsonak ezagutzeko zailtasunak dituzte eta hitz egiteko, idazteko edota irakurtzeko arazoak dituzte. Azkenean, gaixoak etengabeko zaintzaren beharra du.

Alzheimerra diagnostikatzeko froga ezberdinak:

1. Pertsonaren osasun orokorraren inguruko galderak, aurretiko osasun arazoak edota eguneroko gauzak egiteko zailtasunarekiko galderak.

2. Oroimen, arazo-ebazpen, arreta eta lengoaia frogak.


3. Medikuntza azterketak, odol, gernu eta isurkari zefalorrakideoaren frogak, baita garun gammagrafiak.

http://www.nia.nih.gov/Alzheimers/publications/factsheet_sp.htm

2009/10/30

Alzheimerra: Zer da?

Dementzia, garunaren nahastea da, eguneroko gauzak egiteko zailtasunak eragiten dituena. Alzheimerraren gaixotasuna (AD, ingelesez dituen siglak) zahartzaroan ohikoen ematen den gaixotasunen artean dago; pentsamendua, oroimena eta lengoaia kontrolatzen duten garuneko partean kalteak eragiten ditu. Gaixotasun honen arrazoi finkorik ez da ezagutzen, ezta hau sendatzeko tratamendurik ere ez.

Gaixotasun hau 60 urtetatik aurrera hasten da eta gaixotasuna edukitzeko probabilitatea areagotzen da adina aurrera doan ahala. Gazteek ere eduki dezakete gaixotasun hau, baina askoz ere zailagoa da. 65 eta 74 urte arteko gizon eta emakumeen %5ak Alzheimerra daukate, hala ere, ezinbestekoa da jakitea, Alzheimerra edukitzea ez dela zahartzaroko ohiko prozesua natural bat.


Gaixotasun honen izena Alois Alzheimer mediku alemaniarretik dator, honek 1906.urtean garuneko gaixotasun bitxi batez hil zen emakume batengan burmuineko ehunetan sortutako aldaketak aztertu bait zituen. Alzheimerrek ezohiko biltegiak (gaur egun "amiloide xaflak" deituak) eta korapilatutako fibrilazio egitura pilaketak (gaur egun "neurofibrilazio hariak") aurkitu zituen. Gaur egun, garunean xafla eta hari hauen presentzia Alzheimerraren gaixotasunaren zigilutzat hartzen da.

Gaixotasun honetarako arrazoi finkorik ez da ezagutzen, baina pertsona bakoitzari modu ezberdinean kaltetzen dioten faktore ezberdinak daude. Adina, ezagutzen den arrisku faktore handiena da. Gaixotasun hau duten pertsona kopurua 5 urtero bikoizten da 65 urte gorako pertsonetan.

Famili aurrekariak edo antezedente deiturikoak, beste arrisku faktore bat dira. Zientzilarien arabera, famili aurrekariak eragin handia dute (30-60) urte bitarteko Alzheimer gaixotasunaren ezaugarriak dituzten pertsonetan, horrek gaixotasuna herentziazkoa dela adierazten du. Alzheimer mota ohikoena, berandu agertzen dena da, faktore genetikoez sortzen dena, hala ere, faktore genetikoak eta ez genetikoak batu daitezke gaixotasuna sorraraziz. Orain arte, ikerketak egin ondoren, gaixotasun hau sortzen duen herentziazko arrisku faktorerik handiena ikuskatu dena apolipoproteina E (ApoE) sortarazten duen genea da. Pertsona guztiek dute ApoE, honek odolean kolesterola garraiatzen laguntzen du. Soilik, pertsonen %15ak du gaixotasun hau izaten laguntzen duen proteina forma hau. Segur aski, gaixotasun hau eragiten duten beste gene batzuk egongo dira, baina oraindik ez dira ezagutzen.

http://www.nia.nih.gov/Alzheimers/publications/factsheet_sp.htm

2009/10/22

Bazterketarik gabe, bihotzez ekin

Ezagutzaren garaia, bizimodu berri bat.

Hona hemen Carlos Castaños eta Inmaculada Maiz, EHUko irakasleen, "Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean" idatzi duten testuari buruz egin dudan hausnarketa.
XXI.mendeak, gizarte berri batean murgiltzen gaitu, ezagutzaren gizartean.
Gaur egun, informazioa jasotzea ez da nahikoa, gizarte aktibo bat eskatzen da, non kultura ohiturak aldatu egin dira eta komunikazio digitalaren bidez, ezagutzaren sortzaile bihurtzen ari gara.
Internetek sortu duen iraultza teknologikoak, ikaskuntza modu berri bat eragin dy, ikasle eta irakasleen parte-hartze aktiboa sustatuz.

Honek, bizitza etengabeko ikaskuntza dela erakusten digu, gizarteak etengabe aldaketak jasotzen bait ditu eta globalki gizartearen garapena hobetu nahi badugu, pentsamendu aske batean murgildu behar gara, gizarte testuinguru berriei bide emanez.
Iraultza berri horren parte izateko alfabetatze kontzeptu aldekataren kontzientzia hartu behar da, alfabetatze digitalak, pertsonak hartzaile izateaz gain, ekoizle eta sortzaile izatea azpimarratzen du, guztiok ezagutzaren partaide izan gaitezen.

Web 2.0.-k edukiak sortzeko, argitaratzeko, berrerabiltzeko eta komunikatzeko aukera ematen digu, iraultza berri honen jarreraren islapen nagusia dugu, ezagutzaren bidea.

2009/10/13

Alzheimer gaixotasunaren munduari hasiera ematen...



Ongi etorriak izan zaitezte Alzheimer gaixotasunaren gaian murgilduko gaituen blog honetara. Hurrengo egunetan egingo diren argitalpenetan gaixotasun honi buruzko informazioa aurkitu ahal izango duzue eta honen alderdi ezberdinak ezagutu ahal izango ditugu.

Ez ahaztu blog hau jarraitzea!