Alzheimerraren gaixotasuna dela eta, hainbat urtetan zehar, hau sendatzeko modu ezberdinak bilatu izan dira, nahiz eta, sendagairik aurkitu ez izan, honen prebentziorako hainbat ohitura osasungarri edukitzeak gaixotasuna ekiditzen laguntzen du:
- Erretzea ekiditu. Estokolmon egindako ikerketa batzuek, gaixotasunaren eta zigarroaren osagai batzuen arteko zuzeneko lotura adierazi dute.
- Garunaren aktibotasuna mantendu. Pertsonak estimulua duen bitartean, gurutzegramak, marraztea edota landareak ureztatzea bezalako estimulua edo ekintzak, garuna funtzionamenduan egongo da.
- Isolamendua ekiditu. Familiarekiko edo pertsonekiko kontaktua onuragarria da, komunikazio ahalmena mantenduz.
- Irakurtzea eta hausnarketa sorrarazten duten dokumentalak eta pelikulak ikustea gomendatzen da.
- Diabetesa edukitzekotan, gomendagarria da tratamendua jarraitzea eta iraunkor mantentzea.
- Gizentasuna kontolatu behar da.
- Arterietako hipertentsioa kontrolatu behar da, Alzheimerra eragiten baitu.
Ohitura hauez gain, badaude Alzheimerraren prebentziorako beste laguntza natural batzuk:
Alzheimerraren kontrako tratamenduan laguntzen duten landareen artean, Huperzia Saururus nagusitzen da, afrodisiar ezaugarriak eta oroimena estimulatzen duten ezaugarriak dituena.
Elikadura faktore garrantzitsu bat da gure oroimenean, elikadura on batekin oroimena hobetu daiteke. Omega 3 duten elikagaiak garrantzitsuak dira garunerako; adibidez, oliba olioa, intxaurrak; azafrai, arto eta ekilore bezalako olioak, beste elikagai batzuen artean.
Edozein kasutan, garuna lantzea oroimenean laguntzen du, musikoterapiak garunaren lanketan laguntzen duen ekintza onuragarria da.
Bestalde, nahiz eta datuak egiaztatuak ez izan, badira datu batzuk cannabioideak garunaren inflamazioa murrizten duela diotenak.
http://www.nia.nih.gov/Alzheimers/publications/factsheet_sp.htm